XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BEZEROA. - Beraz, amaitzera zoaz.

PANTXIKE. - Horrela da, andrea.

Polita zara, eta argia gainera.

Orain, azken tokea, e, laztana?.

Ea, zutitu eta eseri zaitez hara begira.

(Bezeroa zutitu eta Pantxikek eserlekua aurreko ormara begira jartzen du.

Bezeroa jendeari lepoa ematen eseritzen da).

Azken tokea!. Orain, azken ikutua!.

Ea...

(Mahaitik, jendeak ez ikusteko moduan, kolore bizidun ileorde txirenea hartu eta bezeroaren buruan jartzen du.

Pailazo bat dirudi.

Baina, jendearen eta bezeroaren artean Pantxike dago.

Beraz, jendea oraindik ez da konturatu nolako itxuran dagoen bezeroa).

Ba dago!. (Alaiki) Ba dago!.

O, Jainko maitea!.

Zein dotore dagoen andre ponpoxa hau!.

Modernoa eta diskretoa!.

O, zein xarmanta zauden!.

(Pantxikek bezeroa eskutik hartu eta biak jartzen dira jendeari begira).

BEZEROA. - (Jendeari galdetzen dio)

Zer, ondo nago?.

(Une batez isilik, jendearen erreakzioaren zain).